Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako lehen saioan izango da Asier Azpiroz Iztueta

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 19a, 09:45

Final laurdenetarako sailkatu zen Asier Azpiroz Iztueta urriaren 11ko Andoaingo saioan. Asteburu honetako atsedenaldiaren ostean, final laurdenen fasea abiatuko da bost egun barru. Azaroaren 8ra arte luzatuko da. Lehen saioa, larunbat honetan, urriak 24, 17:30etan Urretxu-Zumarragako Ederrenan. Bertan parte hartuko du Azpirozek. Lehiakide izango ditu, Agin Laburu Rezola, Beñat Iguaran Amondarain, Elixabet Pagola Apezetxea, Jexux Mari Irazu Muñoa eta Nerea Elustondo Plazaola.

Finala, abenduaren 19an

Larunbateko saiorako sarrerak salgai dituzue bertsosarrerak.eus atarian. Baita final handirako ere. Finalaz ari garela, Espainiako Gorteetarako hauteskundeak abenduaren 20rako deitu dituzte. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken saioa ere egun horretarako antolatua zegoen.

Hauteskundeak tarteko ordea, Bertsozale Elkarteak abenduaren 19ra aurreratu du final handia. Ordua eta lekua, bere horretan mantenduko dira; 17:00etan hasiko Gipuzkoako txapelduna erabakiko duen saioa, Donostiako Illunben. 8 bertsolari bilduko dituen finaleko sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eta Gipuzkoan zehar hainbat guneetan egongo dira salgai, azaroaren 20ra arte. Usurbildik gertuen; Lasarteko Jalgi, Hernaniko Tripontzi eta Andoaingo Ganbara tabernetan. Edota Donostiako Hontza eta Andoaingo Ernaitza liburu dendetan. Prezioak: gaztetxoen sarrerak 10 eurotan, Bertsozale Elkarteko bazkideenak 15 eurotan eta gainerakoena 20 eurotan eskuratu ahalko dira.

Informazio gehiago: bertsozale.eus

Final laurdenetarako sailkatu diren bertsolariak

Jokin Uranga Isuskiza
Jon Maia Soria
Ane Labaka Mayoz
Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa"
Nerea Elustondo Plazaola
Felix Zubia Olaskoaga
Asier Azpiroz Iztueta
Manu Goiogana Bengoetxea
Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi"
Nahikari Gabilondo Mendizabal
Beñat Lizaso Alberdi
Ander Lizarralde Jimeno
Unai Mendizabal Jauregi
Oihana Iguaran Barandiaran
Unai Gaztelumendi Arandia
Eneritz Artetxe Eizagirre
Amaia Iturriotz Etxaniz
Beñat Iguaran Amodarain
Eli Pagola Apezetxea
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
Manex Mujika Amunarriz
Maider Arregi Markuleta
Mikel Artola Izagirre

Bertsolari talde honi, duela lau urteko txapelketan eskuraturiko postuari esker, aurrez sailkatuta zeuden beste zazpi bertsolarik batuko zaizkio: Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, eta Unai Agirre.