Langile bat hil da Atallun

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 19a, 20:50

Arratsaldeko 16:30etan gertatu da ezbeharra, Atallu industriaguneko enpresa batean. Langile autonomo bat, pabilioi batean lan batzuk egiteko jarri duen aldamio batetik behera erori eta hil egin da. Zumarragako 56 urteko gizonezkoa da hildakoa. Hilotza Donostiako Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute.