Paleta ikastaroko izen ematea luzatu dute

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 20a, 10:30

Urriaren 29ra arte. 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduriko ikastaro honetako saioak astean hirutan izango dira frontoian. “Aurtengoan, berrikuntza bezala, entrenamendu saioen iraupena izango da. Ordubetekoak izatera pasa dira”, antolatzaileek berri eman dutenez. Orduotan izango dira entrenamendu saioak:

-Astelehenetan, 20:00-21:00 artean.

-Asteazkenetan, 09:30-10:30 eta 20:00-21:00 artean.

Ikastaroa azarotik maiatzera luzatuko da. Pagazpe P.K.E., Emakumea Pilotari edota Usurbilgo Udalak antolaturiko ekimenean apuntatu edota informazio gehiagorako: 943 372 498 edo kirola@usurbil.eus

"Boulderra" martxan jartzeko bilera

"Oiardo kiroldegiko boulderra lehenbailehen martxan jartzeko, bilera egin nahi da interesa duen guztiekin; horretarako, datorren astelehenean, urriak 26, 19:00etan Oiardo kiroldegian, hitzordua jarri da, boulderra montatu behar duenarekin", berri eman digute Usurbilgo Udaleko Kirol Sailetik.

"Oiardo Kiroldegia handitzearekin, boulderra desagertu egin zen. Arrapala azpiko gunean berjartzea erabaki zen, baina arazoak sortu eta sortu egin dira, gunea itxi beharra, arrapala iragazgaitza ez izatea, etab. Azkenean, espero dugu azken txanpan izatea eta laster boulder berriagoa, egokiagoa eta handiagoa izango dela. Boulderraren zain egon diren pazientzia handia izan dutenei, eta interesa dutenen aportazioak bildu nahi ditugu", gaineratu dutenez.