Azken lan istripuaren inguruko mozioa onartu du aho batez Usurbilgo Udalak

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 21a, 12:15

Usurbilgo Udalak ezohiko eta premiazko osoko bilkura deitu zuen astearte arratsalderako, astelehenean Atallun izandako lan istripu larriaren harira. Gogoan izan, langile bat hil zen aipatu industriaguneko enpresetako batean lanean ari zela, aldamiotik erori ostean.

Aipatu moduan, gertaera honen harira deitu zuten atzoko ezohiko osoko bilkura. Premiazkoa ere bazena. Plenoa bera hain zuzen, bilkuraren premiazkotasuna berresteko bozketarekin abiatu zen. Aho batez berretsi zuen udalbatzak. Eta emaitza bera errepikatu zen segidan, azken lan istripu honen harira Usurbilgo EHBildu Udal Taldeak aurkezturiko 4 puntuko mozioaren bozketan ere. Aho bateko babesa eman zioten gobernu taldeko kideek, PSE-EE eta EAJ-PNV udal taldeek.

4 puntuko testuan, Atallun gertaturikoarekin samina adierazi eta elkartasuna adierazten die Usurbilgo Udalak, hildako langilearen gertukoei. Udalak gainera, osasuna lehenesten duen lan harreman eta prebentzio eredua sustatzeko beharra ikusten du. "Egiturazko arazo honi aurre egiteko" funtsezkotzat jotzen ditu baita prebentzioa eta prestakuntza, baita "lan segurtasunaren eta osasunaren kontrako delituen jazarpena" ere.

Asteazken eguerdi honetarako Atallura sartzeko errotondan deitua zegoen elkarretaratzearekin ere bat egin zuen Usurbilgo Udalak. Honatx, aho batez onartu zuten mozioak dioena, hitzez hitz: