KMK15 egunaren laburpena, orain kamera geldoan

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 21a, 09:26

Urriaren 4ko jaialdiko une onenez gozatzeko aukera duzue, orain kamera geldoan. KMK15 egunez lanean jardun zuen bideogile taldeak eskuraturiko irudiak mantsoago ikusi eta xehetasunei erreparatzeko aukera ederra, sarera igo berri duten bideo honi esker. Albiste honi atxikia duzue. Bestela, esteka honetan sartuta ikus dezakezue:

KMK15 eguna, kamera geldoan

Eskertza jaialdia, azaroaren 7an

Joan zen #Kilometroak15 egun handia. Emaitzak aztertu eta balorazioak egiteko garaia da orain. Baita eskerrak ematekoa ere. Eskertza eguna antolatu du KMK15-ek azaroaren 7rako, larunbata. Antolatzaileek egun gutxi barru emago dute ezagutzera, aipatu jaialdiko egitaraua.

Gure Zozketa

Gogoan izan bestalde, 60.000 euroko sari potoloaren zozketa egin zuela #Kilometroak15-ek. 51.855 izan zen zenbaki saritua. Ikastolen jaiak zorioneko egin duen laguna, antolatzaileekin harremanetan jartzera gonbidatzen dute. Sartu kilometroak.eus atarian eta idatzi antolatzaileei. Bestela, badaezpada hemen, Udarregi Ikastolako idazkaritzako telefono zenbakia: 943 361 216. Sarituak agertzeko hilabeteko epea du. Agertuko ez balitz, ordezko zenbaki bat ere zozketatu dute. 2.689 dugu ordezko zenbaki saritua.

Kariberako bidaiaren zozketa

Zozketa honetako zenbaki saritua 9.140 izan da. Saritua agertuko ez balitz, ordezko zenbaki saritua 7.597 izango da.