Liburutegiaren Eguna izango dugu larunbat hau, urriaren 24a. Ez da noski, oharkabean pasa Sutegiko lagunentzat. Azaroa hasieran hamar urte beteko dituen liburutegiak hainbat ekitaldi antolatu ditu egunotarako. Hasteko, literatura eta zinea batuko dituen erakusketa jarriko dute ikusgai, eta ohartarazi dutenez gainera, "Udal Liburutegira gerturatzen direnentzat izango da sorpresatxoren bat. Zer izango ote da?". Ekitaldiok ere antolatu dituzte hurrengo asterako:
Urriak 28, asteazkena
Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegi udal liburutegia.
Nori zuzendua: HH4.
Zehaztasunak: "Miriam Mendoza ipuin kontalaria izango da Sutegi Udal Liburutegian, Euskal ipuin tradizionalak kontatzen ditu baina baita gaur egungo idazle euskaldun zein atzerritarren ipuinak ere".
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Urriak 29, osteguna
Ekitaldia: VI. Euskarazko Literatura Topaketa: Garazi Kamioren "Orube abandonatuak" komentatuko da.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegi udal liburutegia.
Oharra: idazlea bertan izango da. Liburuak jada eskuragarri daude Sutegi udal liburutegian.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Informazio gehiago...
Blogeko helbidea: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es
Ordutegia: 9:00-14:00 (irailaren 9ra arte).
Telefonoa: 943 360 692.
E-posta: biblioteka@usurbil.net
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia
Twitter: twitter.com/usurbib
Youtube: youtube.com/sutegi05