Hitzordua, urriaren 28rako finkatu du Usurbilgo EHBilduk, arratsaldeko 19:00etan Potxoenean. Bertan, sare sozialen bidez berri eman dutenez, "Kongresurako zein Senaturako Gipuzkoako hautagaiak aukeratuko ditugu. Nor aukeratuko duzu?".
8 hautagai aukeran Gipuzkoan. Usurbildar bat tartean; 2007-11 urte artean udalerri honetako alkate eta azken lau urteotan, Madrilgo Kongresuan Amaiur koalizioko diputatu izan den Xabier Mikel Errekondo Saltsamendi. Zortziko hautagai taldean dira baita, Marian Beitialarrangoitia Lizarralde, Maider Karrere, Ander Rodriguez Lejarza, Urko Aiartza Azurtza, Maite Sarasua Letamendia, Lohitzune Txarola Gurrutxaga eta Alberto Unamunzaga Osoro.
Asteazkenean ospatu zen Madrilgo Diputatuen Kongresuan, legegintzaldi amaierako azken bilkura. Bertan ziren azken lau urteotan Amaiur koalizioko kide izan direnak; Iker Urbina, Rafa Larreina, Onintza Enbeita (Iñaki Antigüedad ordezkatuz), Jon Iñarritu, Maite Aristegi, Sabino Cuadra, eta aipatu moduan, Xabier Mikel Errekondo.