Xabier Arregi alkatea: “Lan giro ona topatu dut"

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 22a, 13:17

Ekainera arte, goizero etxetik atera eta unibertsitatera abiatzen zen. Udaletxerako bidea hartu beharra dauka orain. Baina azkar ohitzen da bat joera berrietara. Alkate izateak bizitza aldatu dio baina ohitzen hasia da. “Oso lan giro ona topatu dut udaletxean. Bai langileen aldetik eta baita herritarren aldetik ere”. Lehen 100 egunen aitzakiarekin, luze zabal aritu gara Xabier Arregi alkatearekin hizketan.

Errauste-plantaz, eta Aginagako Herri Eskolaz

Errauste-planta egin egingo dela esan berri du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta horrek aspaldiko mamua berpiztu du herritar askorengan. Kilometroak 2015 eguneko irekiera ekitaldian, Xabier Arregik zeharka aipatu zuen gaia. Honela mintzo da gai honetaz NOAUA!ri eskainitako elkarrizketan.

Udal aurrekontuak eta Usurbilgo Plan Orokorra

Udal aurrekontuak eta Usurbilgo Plan Orokorra ari dira lantzen egunotan. "Legealdi osorako gobernu programa ari gara  osatzen. Bertako udal langileekin batera lanketa bat egiten ari gara, eta gure asmoa da lanketa horiherritarrekin ere egitea”, halaxe mintzo da ondoko bideoan:

Oposizioarekin harremanak, herrian agertu diren pintadak...

Legealdia hasi besterik ez da egin eta lehen tirabirak sortu dira EH Bilduk zuzentzen duen udal gobernuaren eta EAJ-PNVko udal ordezkarien artean. Horrez gain, pintadak agertu dira Batzokian eta herriko hainbat tokitan. Bi gai horien inguruko balorazioa ere egin du Usurbilgo alkateak.