Errausketaren aurkako pegatinak eskuratzeko deia

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 22a, 13:18

“Errausketarik? Ez, eskerrik asko” dioten pegatak eskuratzeko azken egunak dira hauek. Hilabete amaierara arte salgai izango dira Artzabalen.  “Moto, auto, furgoneta, kamioi, etxeko zein lantokiko leihoan jartzeko pegatina bereziak eskuragarri jarri dira. Eskuratu bat eta zabaldu osasuna eta ingurumenaren aldeko mezua lau haizetara!”, zabaldu dute deia.

Pegatinen ekimen berri hau, Gipuzkoa osoan “Errausketarik? Ez, eskerrik asko. Birizklatzea bai!” lemapean abiatu den kanpaina baten baitan kokatzen da. Duela bi urte ere egin zena.

“Zero Zabor filosofiarekin eta helburuekin bat egiten duten milaka eta milaka herritar gaude, gauzak ongi egin nahi ditugun herritarrak egon bagaude, birziklatu nahi dugunok, kutsatu nahi ez dugunok, hondakinak errausketa eta zabortegi kutsakorrik gabe tratratu nahi ez dugunok, dirua xahutu nahi ez dugunok, konponbide eramangarria nahi dugunok... Gipuzkoarron eskakizuna garbia da: Errausketarik ez, birziklatzeari bai! Argi dago birziklapen sistemaren inguruko azken erabakia herriak eta herritarrok hartu behar dugula. Horretarako denon parte hartzea ezinbestekoa da”, adierazi dute.

Errausketaren aurkako pankarta Atallun

Bizkarretik Santuenera bidean, Atallu industriagune aurreko mendixkan eseki dute ondoko irudian duzuen errausketaren aurkako pankarta.