Akabo uda giroa, udazken betean gara eta heldu da, neguko ordutegira egokitzeko unea ere. Erlojuak ordubete atzeratu beharko ditugu asteburuan. Igande goizaldeko 03:00etan 02:00ak izango dira. Ordubete gehiago beraz, parrandarako nahiz lotarako. Gauak luzatzen ari diren honetan, lehenago argitu eta ilunduko du igandetik aurrera.
Aldaketak, 2016ko egutegian
Ordu aldaketaz gain, berrikuntzak baita datorren urteko egutegian. Bi jai egun berri izango ditugu 2016an, urte garai honetan. Bat urriaren 7an, lehenengo Eusko Jaurlaritza osatu zeneko 80.urtemuga egunez. Irailaren 9a ere jai eguna izango dugu, uztailaren 31 igandez egokituko baita. Gainerakoan, aurreko urteetako jai egunak izango ditugu:
-Urtarrila: 1,6.
-Martxoa: 24,25,28.
-Maiatza: 1.
-Uztaila: 2,25.
-Abuztua: 15.
-Iraila: 9.
-Urria: 7,12.
-Azaroa: 1.
-Abendua: 6,8,25.