Pilota, futbola eta eskubaloia, kirol hitzorduak asteburu osoan

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 23a, 09:03

Ondoan duzuen argazki hau, duela urtebete Pagazpe Pilota Elkarteak 2014-15 denboraldirako frontoian ateratakoa da. Asteburuan berrituko dute elkarteko erretratua. Gipuzkoako Txapelketari loturiko jardunaldion bueltan izango da:

Gipuzkoako Pilota Txapelketa

Urriak 23, ostirala

Ordua: 19:30.

Tokia: Usurbilgo frontoia.

Neurketak:

-Kadeteak, 3. maila: Pagazpe 2 (Eneko-Alain) - Gazteleku (Andoain).

-Kadeteak, 2. maila: Pagazpe (Jon Zumeta-Aimar Iruretagoiena) - Aloña Mendi 2 (Oñati).

-Nagusiak, 2. maila: Pagazpe (Haritz Lertxundi-Asier Katalina) - Atzapar (Asteasu).

Urriak 24, larunbata

Ordua: 10:00.

Tokia: Usurbilgo frontoia.

Neurketak:

-Nagusiak, 1. maila: Pagazpe (Xabier Urbieta-Ander Quina) - Azkoitia.

-Nagusiak, Ohorezko Maila: Pagazpe (Xabi Santxo-Aitor Gorrotxategi) - Aurrera Saiaz 2 (Tolosa).

Kalezarko futbol zelaian ere mugimendua izango da asteburu honetan. Aukera ederra, Haranera bertaratu eta herriko futbol taldeen lanketa gertutik ezagutzeko:

Futbola Haranen

Urriak 24, larunbata

09:00 Benjaminak: Lagun artekoa.

11:00 Alebin mutilak:

Udarregi 5A-Urnieta 5B

Udarregi 6A-Urnieta 6B

12:00 Infantil neskak: Usurbil F.T.-Amara Berri K.E.

17:00 Preferente mailako taldea: Usurbil F.T.-Ikasberri K.E.

Urriak 25, igandea

10:30 Kadeteak: Usurbil F.T.-S.A.N.S.E. “A”

Guztira 10 eskubaloi neurketa aurreikusi dira asteburuan Oiardo Kiroldegian. Gehienak larunbatean. Baina honez gain, Usurbil Kirol Elkarteko zenbait jokalari, Euskal Selekzioarekin entrenatzera gonbidatu dituzte igandean. Hitzordu guztion agenda segidan. Gogoan izan bestalde, Usurbil K.E.-k urriaren 17an eginiko errifa zozketako zenbaki saritua, 3031 izan zela. Sarituari, Bruñoren mariskada lotea egokitu zaio. Eta azken ohar bat, urriaren 28ra arte alegazio epean segitzen du, Usurbil K.E.-ren zuzendaritza berritzeko osatu berri den hauteskunde batzordeak.

Eskubaloia Kiroldegian

Urriak 24, larunbata

09:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 5B-Udarregi 5A

09:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6C-Urnieta 5

10:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Langile

10:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6B-Urnieta 6

11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Bidasoa B

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Leizaran B

15:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Loyola Indautxu

17:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Loyola Indautxu

Urriak 25, igandea

10:00 Senior neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Egia Arrano Elkartea.

11:30 Kadete neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E. “B”-Urnieta Adarra Aroztegia

Eskubaloia, Selekzioa

Urriak 25, igandea

15:40 Kadete nesken entrenamendu saioa Getxoko Fadura Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Nahia Marcos Huici deitu dute hitzordura.

15:40 Jubenil mutilen entrenamendu saioa Elgoibarko IMH Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Imanol Furundarena deitu dute hitzordura.

17:30 Jubenil nesken entrenamendu saioa Elgoibarko IMH Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Ane Retolaza Mantxinandiarena deitu dute hitzordura.

17:30 Kadete mutilen entrenamendu saioa Getxoko Fadura Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Jon Uli eta Julen Nazabal deitu dituzte hitzordura.