Nafarroa Oinezeko erasoa salatzeko elkarretaratzea 19:30etan Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 23a, 09:52

Mobilizazioa Matrakak Usurbilgo Talde Feministak eta Ernai gazte erakundeak deitu dute, ostiral arratsaldeko 19:30etan Mikel Laboa plazan.

"Nafarroa Oinezen adin txikiko neska bat bortxatu dute. Titietaraino gaude!! Horrelako jarrera oldarkor eta erasorik onartzen ez baduzu atera kalera eta salatu! Ez dugu erasorik erantzunik gabe utziko. Horregatik, ez gelditu etxean eta zatoz ostiralean, urriak 23, 19:30tan Mikel Laboa plazan Matrakak Usurbilgo Talde Feministak eta Ernaik elkarlanean antolatu dugun elkarretaratzera. Han ikusiko gattunk/k!", adierazi dute deitzaileek.

Erasorik ez, erantzunik gabe

"Ez dugu erasorik erantzunik gabe utziko, ezta erasoturik gure babesik gabe ere", gogorarazi zuen Matrakak Taldeak, duela bi aste, urriaren 7an, Erandion eta Iparraldean hil zituzten bi emakumeren heriotzak, eta aurreko egunetan Usurbilen bertan izandako eraso sexistak salatzeko Mikel Laboa plazan deitu zuen elkarretaratze amaieran.

Eraso guztiak gaitzesteaz gain, gizarte justu, aske eta parekide bat izateko lanean segitzeko gonbita luzatu zuten, erasook salatzeko gaur arte egindako mobilizazio jendetsuenetarikoan. Irakurri zuten adierazpena osorik, esteka honetan duzue, baita entzungai ere albiste honi atxikitako bideoan:

http://www.noaua.eus/?p=41723