Liburuak eta Liburuzainak literaturan eta zineman

Sutegiudalliburutegia 2015ko urr. 24a, 03:06

Urriaren 24an, LIBURUTEGIAREN EGUNEAN, abian jarriko dugu Liburutegiak eta Liburuzainak (gora)aipatu, erakutsi, (erdi)gune...dituzten dokumentuen ERAKUSKETA. Hau, Azaroaren 7a bitarte luzatuko dugu, Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegiaren 10. urteurreneko ospakizunekin bat eginez.

Oharra: aukera zabala izan arren,  Sutegi Liburutegian aurki ditzakegun dokumentuak jarri ditugu ikusgai soilik (hori bai, proposamen berriak onartzen dira!). Ikus jarraian gure eskaintza, eta klika, klika irudi zein hitzetan...

1. HAUR ETA GAZTE LIBURUTEGIA:

0-7 urte bitarteko haurrentzat liburu eta ikusentzunezko sorta

 8-11 urte bitarteko neska-mutilentzat bildu duguna

                                                        12 urtetik gorako gazte(txo)entzat eleberri eta pelikulak

2. HELDUEN LIBURUTEGIA EDO LIBURUTEGI OROKORRA:

Pelikulak (sorkuntzazkoak eta egokitzapenak): euskal zinemako alerik ez; pena!

Liburutegiak eta Liburuzainak ipuin eta  komiki banatan, eta zenbait eleberritan

Amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi, bilduma hau osatzerakoan  zenbait liburuzainen partetik jaso dugun laguntza (eskerrik asko, bihotzez), eta erabili dugun Bibliografia, gurekin harremanetan jarriz eska diezagukezuena.

Liburutegian guzti hau eta gehiago aurkituko duzu; zatoz!