Alegi-Lekunberri mendi irteerarako izen ematea irekita

Noaua Aldizkaria 2015eko urriaren 26a

Oparo dator azaroa mendizaleentzat. Mendi Astea ospatuko da azaroaren 26tik 28ra. Aurretik, azaroaren 8rako antolatu du hurrengo txangoa Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak; Alegi-Lekunberri artean. Izen ematea zabalik dago azaroaren 4ra arte:

Irteera hitzordua: 07:30etan, Oiardo Kiroldegitik.

Joan etorria: autobusez.

Ibilbidea: 24 km. 

Izen ematea: 12 euro, azaroaren 4a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Otordua ibilbide amaieran; janaria norberak eraman, edaria antolatzaileen esku.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. 

Informazio gehiago: andatzamendizale.info edo andatza@hotmail.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.