Larunbatean izan genuen Liburutegi Egunaren eta ate joka duen 10. urtemugaren harira, ospakizun betean da Sutegi udal liburutegia. Sutegi inauguratu zeneko 10 urte beteko dira azaroaren 5ean. Liburutegiak, ospakizun astea antolatu du:
Liburutegien Egunaren harira...
Urriak 24-azaroak 7
Zinema eta literaturari buruzko erakusketa liburutegian.
Urriak 28, asteazkena
18:00 Miriam Mendozaren ipuin kontaketa saioa liburutegian, HH4koentzat.
Zehaztasunak: "Miriam Mendoza ipuin kontalaria izango da Sutegi Udal Liburutegian. Euskal ipuin tradizionalak kontatzen ditu baina baita gaur egungo idazle euskaldun zein atzerritarren ipuinak ere".
Urriak 29, osteguna
19:00 VI. Euskarazko Literatura Topaketa: Garazi Kamioren "Orube abandonatuak" komentatuko da liburutegian.
Oharra: idazlea bertan izango da. Liburuak jada eskuragarri daude Sutegi udal liburutegian.
Liburutegiak 10 urte
Azaroak 2-7
Baietz Sutegi Liburutegiaren 10 urtetako ibilbideari buruzko 100 mezu jaso!: Zer da zuretzat Sutegi Liburutegia, zer iradokitzen dizu, zein liburu liluragarri aurkitu zenuen bertan… Partekatu zure hitzak edo irudiak gurekin sarean #10urte traola erabiliz:
Twitter: @usurbib
Instagram: sutegi05
Facebook: Usurbilgo Sutegi udal liburutegia
Azaroak 3, asteartea
18:00 Pello Añorga maisu handia ipuin kontaketan, 5 urtetik gorakoentzat.
Azaroak 4, asteazkena
Egun guztian zehar, "Liburu/pelikula bat, euro bat" ekimena: Liburutegian pilatzen joan diren liburu eta dvd errepikatuak salgai jarriko ditugu euro batean, ondoren, bildutako diruarekin, liburu eta ikus entzunezko berriak erosteko. Parte hartu nahi?
Azaroak 5, osteguna
18:00 Liburutegia kalera aterako dugu, Shakti Olaizola kontortsionista eta "Irakurriz" bere saioa gozatuz.
Azaroak 6, ostirala
Irakur puntu berriak, egun guztian zehar: 10. urteurreneko Irakur Puntu berriak banatuko ditugu (Sorpresa!!!); eta WHATSAPP bidezko erabiltzaile-Liburutegi komunikazio bide berria abian jarriko dugu!
Informazio gehiago...
Blogeko helbidea: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es
Ordutegia: 9:00-14:00 (irailaren 9ra arte).
Telefonoa: 943 360 692.
E-posta: biblioteka@usurbil.net
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia
Twitter: @usurbib
Instagram: sutegi05
Youtube: youtube.com/sutegi05