Esperientzia Eskolak antolatu duen hitzaldia, astearte arratsalde honetan izango da, 16:00etan hasita Artzabalgo ekitaldi aretoan. Juantxo Canales ariko da hizlari lanetan.
Esperientzia Eskola
55 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako Esperientzia Eskolak abiatu du ikasturte berria. Saioak, orain arte bezala, astearte arratsaldero izango dira, Artzabalen. Informazio gehiago jasotzekol, gerturatu Gizarte Zerbitzuetara edo deitu 943 377 110 telefono zenbakira.
"Usurbilgo Esperientzia Eskola 55 urtetik gorako Usurbilgo herritarrek, lan mundua utzi ostean, esperientziak landu, elkar-trukatu eta ezagutza berriak eurenganatzeko proiektua da. Partaideen garapen pertsonala sustatzea du helburu, ikuspegi fisiko, psikiko eta sozial batetik. Bide bertsutik, taldeak herri-mailan eta gizartean eragiteko duen ahalmena ere lantzen da; hau guztia errealitate soziala aztertzeko eta interpretatzeko bitartekoak emanaz.
Hala, ikasturtea iraila eta ekaina bitartean luzatzen da, eta astean bi orduko saio solteak antolatzen dira, astearte arratsaldetan, Artzabal Jubilatuen Etxean. Gai-zerrenda oso zabala lantzen dute partaideek: arnasketak, osasun-zainketa, komunikazioa, informatika, musika, literatura eta abar luze bat. Hau guztia oso modu ireki eta parte-hartzailean burutzen da, eta partaideek ez dute inolaz ere aurretiazko esperientzia edo ezagutzarik izan beharrik", eskolako arduradunek nabarmendu dutenez.