Argindar zerbitzuarekin udalerri honetan izan dugun bigarren ezustekoa astebetean. Urriaren 20an Atxegalden, Mahaspildegi elkarte inguruan zegoen argindar poste batean egin beharreko lanengatik, generadore bat jarri zen Erdiko kalean. Gauean matxura izan zuen. Gasoil ihesa izan eta kea botatzen hasi zen. Berehala konpondu zuten matxura, baina auzoa argindarrik gabe geratu zen ordu batzuez.
Astelehen arratsaldean bestalde, Arratzain azpian dagoen Egiluzetxiki baserriko lursailetan sua piztu zen. Hego haize zakarrak, lursailok zeharkatzen dituzten argindar kableak mugiarazi, elkar ukitu eta elkar ukitzeak sorturiko txinpartek eragin zuten su txikia. Suhiltzaileek berehala itzali ahal izan zuten sua eta zonaldeko argindarra moztu behar izan zuten. Argiak duen indarra. Ezusteko gertaerak irudi ikusgarriok utzi zizkigun. Urrutitik ikus zitezkeen Egiluzetxikiko lursailetako txinpartak. Bideo honetan gertutik grabatu ahal izan genuen. Argiaren indarra puri-purian: