Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren baitan sartua dagoen probaren bosgarren edizioa ospatuko da larunbat arratsaldeko 15:30etatik aurrera, Zubietan. Kirolariek 22 kilometro pasatxoko ibilbidea osatu beharko dute; zati bat lasterka, bestea mendiko bizikleta gainean. Parte hartu nahi duzuenontzat, izen emateko sartu mendiduatloia.com atarian. Helmugara iristen diren lehen hiru emakumezko eta gizonezkoak sarituko dituzte:
Lehenak: 120€ + garaikurra.
Bigarrenak: 80€ + oparia.
Hirugarrenak: 50€ + oparia.
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua guztira, 7 herrialdeetan ospaturiko 15 probek osatzen dute. 8 lasterketa ospatu dira jada; Igartza, Ibarra, Urduña, Mallabia, Arriaran, Lizarra, Amurrio eta Zallakoak. Datorrena Zubietan ospatuko da. Zirkuitua amaitzeko azken 6 probak, Usansolon, Zeberion, Amasan, Zeanurin, Biriatun eta Alegria Dulantzin antolatu dituzte.
Zubietakora itzulita, larunbatean partaideek gainditu beharko duten proba hiru sektoreetan banatua dago:
Eguna: urriak 31, larunbata.
Ordua: 15:30.
Tokia: Zubietako plazan irteera eta helmuga.
Probaren ezaugarriak:
1. sektorea: 5,6 km (183 m+) mendi lasterketa.
2. sektorea: 14,4 km (404m+) mendi bizikletaz.
3. sektorea: 2,3 km (34m+) mendi lasterketa.
Informazio gehiago: Euskal Herriko Mendi Duatloi zirkuituaren ataria
Antolatzailea: Zubietako Herri Batzarra.