Etxetik lan egiten duten Freelance eta autonomoen bilera 19:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 29a, 08:34

Biltzeko deialdi hau helarazi dute. "Urriaren 29an, osteguna, 19:00etan Potxoenean bilduko gara Usurbilen etxetik lanean gabiltzan Freelance eta autonomoak. Elkarren berri izan nahi dugu eta hainbat iniziatiba martxan jartzen saiatu. Egoera honetan bazaude, gonbidatua zaude".