Literatura Topaketa 19:00etan liburutegian, Garazi Kamiorekin

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 29a, 09:03

Aurreko larunbatean ospatu zen Liburutegien Egunaren harira Miriam Mendozaren ipuin kontaketa saioa ospatu zen asteazkenean, eta ostegun honetan, VI. Euskarazko Literatura Topaketa antolatu dute 19:00etan Sutegi udal liburutegian. Garazi Kamioren "Orube abandonatuak" lana komentatuko da, idazlea bertan dela.

Liburutegien Egunari loturiko ekitaldi hauei, urtemuga berezi baten ospakizunek emango diete segida. Sutegi kultur etxeak, eta liburutegiak honenbestez, 10 urte beteko baititu azaroaren 5ean. Ekimen sorta hau antolatu dute. Adi:

Liburutegiak 10 urte

Azaroak 2-7

Baietz Sutegi Liburutegiaren 10 urtetako ibilbideari buruzko 100 mezu jaso!: Zer da zuretzat Sutegi Liburutegia, zer iradokitzen dizu, zein liburu liluragarri aurkitu zenuen bertan… Partekatu zure hitzak edo irudiak gurekin sarean #10urte traola erabiliz:

Twitter: @usurbib

Instagram: sutegi05

Facebook: Usurbilgo Sutegi udal liburutegia

Azaroak 3, asteartea

18:00 Pello Añorga maisu handia ipuin kontaketan, 5 urtetik gorakoentzat.

Azaroak 4, asteazkena

Egun guztian zehar, "Liburu/pelikula bat, euro bat" ekimena: Liburutegian pilatzen joan diren liburu eta dvd errepikatuak salgai jarriko ditugu euro batean, ondoren, bildutako diruarekin, liburu eta ikus entzunezko berriak erosteko. Parte hartu nahi?

Azaroak 5, osteguna

18:00 Liburutegia kalera aterako dugu, Shakti Olaizola kontortsionista eta "Irakurriz" bere saioa gozatuz.

Azaroak 6, ostirala

Irakur puntu berriak, egun guztian zehar: 10. urteurreneko Irakur Puntu berriak banatuko ditugu (Sorpresa!!!); eta WHATSAPP bidezko erabiltzaile-Liburutegi komunikazio bide berria abian jarriko dugu!

Informazio gehiago...

Blogeko helbidea: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 16:00-19:30; larunbatetan, 10:00-13:00.

Telefonoa: 943 360 692.

E-posta:  biblioteka@usurbil.net

Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia

Twitter: @usurbib

Instagram: sutegi05

Youtube: youtube.com/sutegi05