Abenduaren 20ko hauteskundeetan, posta bidez bozkatzea eskatzeko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 29a, 11:00

Espainiako Gobernuak astelehenean deitu zituen ofizialki, Kongresua eta Senatua eraberrituko dituzten abenduaren 20ko hauteskundeak. Biharamunean, asteartez kaleratu zuen deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialak. Martxan dira beraz, datozen bozketetarako prestaketa lanak.

Zabalik dago jada, posta bidez bozkatzea eskatzeko epea. Eskaera Correosen aurkeztu daiteke, abenduaren 10a baino lehen.

Abenduaren 20ra bitarte, hauteskunde prozesuari lotuta finkatu den egutegia luze eta zabala da. Herritarrentzat interesgarriak suertatu daitezkeen deialdiok nabarmendu nahi izan ditugu segidan.

A20: egutegia

Urriak 27-abenduak 10: posta bidez bozkatzeko eskaera egitea (Correosen egin daiteke).

Azaroak 2-9: indarrean diren hautesle-zerrenden erakustaldia eta erreklamazioak aurkezteko aukera, udaletxeetan eta kontsuletxeetan.

Azaroak 18: hauteskundeetara aurkeztutako hautagaitzak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dituzte.

Azaroak 21-25: hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa egingo dute udalek.

Azaroaren 23tik aurrera: errolda-txartela bidaliko zaie hautesleei.

Azaroak 26-28: mahaikideen izendapena jakinaraziko zaie izendatutako partikularrei, bai eta eginbeharren eskuliburua ematea ere (alegazioak aurkezteko epea, azaroak 29-abenduak 5 artean).

Azaroak 30-abenduak 13: erroldan inskribatuta daudelako ziurtagiria eta botoa emateko hauteskunde-dokumentazioa bidaliko zaie, posta bidez bozkatzea eskatu duten hautesleei.

Azaroak 30-abenduak 16: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek, bozka emateko epea.

Abenduak 4-18: hauteskunde kanpaina.

Abenduak 20: bozketa eguna, 09:00-20:00 artean zabalik egongo diren hauteslekuetan.

Urtarrilaren 14a baino lehen: Diputatuen Kongresua eta Senatua eratzea.

Abian den hauteskunde prozesuari loturiko egutegi osoa ikusteko: abenduaren 20ko hauteskundeak, egutegia