Ostegun honetan, urriaren 29an itxiko dute apuntatzeko epea. 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduriko ikastaro honetako saioak astean hirutan izango dira frontoian. “Aurtengoan, berrikuntza bezala, entrenamendu saioen iraupena izango da. Ordubetekoak izatera pasa dira”, antolatzaileek berri eman dutenez. Orduotan izango dira entrenamendu saioak:
-Astelehenetan, 20:00-21:00 artean.
-Asteazkenetan, 09:30-10:30 eta 20:00-21:00 artean.
Ikastaroa azarotik maiatzera luzatuko da. Pagazpe P.K.E., Emakumea Pilotari edota Usurbilgo Udalak antolaturiko ekimenean apuntatu edota informazio gehiagorako: 943 372 498 edo kirola@usurbil.eus