Zubietako Mendi Duatloia, futbola eta eskubaloia, asteburuko kirol hitzorduak

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 30a, 09:14

Izerdi patsetan datorkigu asteburu hau ere, kirol kontuei dagokienez. Futbol neurketak, eskubaloi partidak eta Euskal Selekzioko entrenamendu saioak Oiardo Kiroldegian, eta azkenik, larunbatean Zubietan ospatuko den V. Mendi Duatloi proba.

Zubietako V. Mendi Duatloia

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren baitan sartua dagoen probaren bosgarren edizioa ospatuko da larunbat arratsaldeko 15:30etatik aurrera, Zubietan. Kirolariek 22 kilometro pasatxoko ibilbidea osatu beharko dute; zati bat lasterka, bestea mendiko bizikleta gainean. Parte hartu nahi duzuenontzat, izen emateko sartu mendiduatloia.com atarian. Helmugara iristen diren lehen hiru emakumezko eta gizonezkoak sarituko dituzte:

Lehenak: 120€ + garaikurra.

Bigarrenak: 80€ + oparia.

Hirugarrenak: 50€ + oparia.

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua guztira, 7 herrialdeetan ospaturiko 15 probek osatzen dute. 8 lasterketa ospatu dira jada; Igartza, Ibarra, Urduña, Mallabia, Arriaran, Lizarra, Amurrio eta Zallakoak. Datorrena Zubietan ospatuko da. Zirkuitua amaitzeko azken 6 probak, Usansolon, Zeberion, Amasan, Zeanurin, Biriatun eta Alegria Dulantzin antolatu dituzte.

Zubietakora itzulita, larunbatean partaideek gainditu beharko duten proba hiru sektoreetan banatua dago:

Eguna: urriak 31, larunbata.

Ordua: 15:30.

Tokia: Zubietako plazan irteera eta helmuga.

Probaren ezaugarriak:

1. sektorea: 5,6 km (183 m+) mendi lasterketa.

2. sektorea: 14,4 km (404m+) mendi bizikletaz.

3. sektorea: 2,3 km (34m+) mendi lasterketa.

Informazio gehiago: Euskal Herriko Mendi Duatloi zirkuituaren ataria

Antolatzailea: Zubietako Herri Batzarra.

Futbola Haranen

Urriak 31, larunbata

10:00 Alebin mutilak:

Udarregi 5A-Urnieta 5A

Udarregi 6A-Urnieta 6A

11:30 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Hernani C.D.

15:30 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Antigua Luberri K.E.

Eskubaloia Kiroldegian

Urriak 31, larunbata

10:00 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 5B-Udarregi 6C.

10:00 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 5A-Urnieta 6

11:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Bera Bera Hiru.

12:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-CB Urola A

15:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E. “A”-Aiala ZKE

17:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Aiala ZKE

19:30 Senior mutilak, 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Trapagaran

Azaroak 1, igandea

09:10 Infantil nesken Euskal Selekzioaren kontzentrazioa.

11:05 Infantil mutilen Euskal Selekzioaren kontzentrazioa: Usurbil K.E.-ko Eneko Furundarena Maiz deitu dute hitzordura.

Eskubaloia, Euskal Selekzioa

Azaroak 1, igandea

15:40 Jubenil nesken entrenamendu saioa, Arrasateko Iturripe Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Ane Irazabal Esnaola eta Estitxu Berasategi Eizagirre gonbidatu dituzte hitzordura.

15:40 Kadete mutilen entrenamendu saioa Getxoko Fadura Kiroldegian.

Usurbil K.E.-ko Eneko Iribar Zumeta gonbidatu dute hitzordura.

17:30 Kadete nesken entrenamendu saioa Getxoko Fadura Kiroldegian:

Usurbil K.E.-ko Ainhoa Illarramendi Jauregiberri gonbidatu dute hitzordura.

17:30 Jubenil mutilen entrenamendu saioa, Arrasateko Iturripe Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Mikel Atxega Arruti gonbidatu dute hitzordura.