Tailer sortzailea inondik ere, larunbat arratsaldean frontoian ospatu dena. Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta Txirinbolo saltokiak, karetak egiteko tailerra antolatu dute haur eta helduentzat. Hor ikusi ditugu, margoak, kartulinak eta guraizeak eskutan, aurpegietarako estalki polit askoak lantzen.
Gaur landutakoa, igandeko kalejiran erakutsi ahal izango dute gainera. Lauburu Konpartsak erraldoi eta buruhandien kalejira antolatu baitu Artisautza Azoka egunez. Karetak lantzen aritu diren guztiak eta gainerako herritarrak ere desfile honetan parte hartzera deitzen dituzte. Larunbat honetako tailerrean, entseatzen aritu dira. Nahi zuenak erraldoien egitura probatzeko aukera izan du, Xingolak bidali dizkigun ondoko irudiotan ikus daitekeenez.
Azaroak 1, igandea
12:00ak aldera, erraldoi eta buruhandien kalejira udaletxetik abiatuta: Artzabal aldera joko dute lehenik, eta gero Kaxkora.