Dena eman dute, Zubietako V. Mendi Duatloian parte hartu dutenek

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 31a, 20:32

120 bat partaide eta giro ederra larunbat honetan Zubietan ospatu den V. Mendi Duatloi proban. Giro ederra eta lehia bizia. Dena eman dute kirolariek, korrika nahiz bizikleta gainean osatu beharra zuten 22 kilometro pasatxoko ibilbidean. Partaideen artean, baziren etxekoak ere. Podiumean ordea, bertako ordezkaritzarik ez. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren baitan ospatu da larunbat honetako proba.

Mendi Duatloiko sailkapena, esteka honetan ikusi ahal izango duzue:

Mendi Duatloia