Alegi-Lekunberri mendi irteeran izen emateko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 2a, 09:03

Oparo dator azaroa mendizaleentzat. Mendi Astea ospatuko da azaroaren 26tik 28ra. Aurretik, azaroaren 8rako antolatu du hurrengo txangoa Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak; Alegi-Lekunberri artean. Izen ematea zabalik dago asteazkenera arte, azaroaren 4ra arte:

Irteera hitzordua: 07:30etan, Oiardo Kiroldegitik.

Joan etorria: autobusez.

Ibilbidea: 24 km. 

Izen ematea: 12 euro, azaroaren 4a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Otordua ibilbide amaieran; janaria norberak eraman, edaria antolatzaileen esku.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. 

Informazio gehiago: andatzamendizale.info edo andatza@hotmail.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.