SUTEGI UDAL LIBURUTEGIAREN 10. URTEURRENA: EGITARAUA

1.  Azaroak 2-7: #10urte ERRONKA

Baietz Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegiaren 10 urtetako ibilbideari buruzko 100 mezu jaso!: Zer da zuretzat Sutegi Liburutegia, zer iradokitzen dizu, zein liburu/pelikula liluragarri aurkitu zenuen bertan…? Partekatu zure hitzak edo irudiak gurekin sarean #10urte traola erabiliz:

@usurbib ;    Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia;  @sutegi05.

Edo nahi izanez gero, gure helbide elektronikora idatziz: biblioteka@usurbil.eus

2.  Azaroak 3, asteartea, arratsaldeko 6etan, PELLO AÑORGA maixu handia ipuin kontaketan. Saioa 5 urtetik gorako neska-mutilei zuzendua izango da.

3. Azaroak 4, asteazkena, egun guztian zehar: Liburu/pelikula bat, euro bat EKIMENA. Liburutegian pilatzen joan diren liburu eta dvd errepikatuak salgai jarriko ditugu euro batean, ondoren, bildutako diruarekin liburu eta ikusentzunezko berriak erosteko. Parte hartu nahi?

4. Azaroak 5, osteguna, FRONTOIAN, arrastaldeko 6etan: Liburutegiaren 10. urteurrena ospatzeko, Liburutegia kalera aterako dugu, SHAKTI OLAIZOLA kontortsionista eta IRAKURRIZ bere saioaz gozatuz.

5.  Azaroak 6, ostirala, egun guztian zehar,  Berriak Liburutegian:

10. urteurreneko IRAKUR PUNTU berriak banatuko ditugu (Sorpresa!!!);

eta WHATSAPP bidezko erabiltzaile-Liburutegi komunikazio bide berria abian jarriko dugu! Gainera, azken txanpan egon arren, #10urte ERRONKAn  parte hartzeko ere erabili ahal izango duzu.                                             

6. Urriak 24-Azaroak 7: Liburutegiak (eta Liburuzainak) literaturan eta  zineman ERAKUSKETAren  itxiera. Oraingoan ere, izango da goxagarririk…