Liburutegiaren Egunaren inguruko ekitaldiak: argazki eta hitz gutxitan

Sutegiudalliburutegia 2015eko urriaren 31

Urriaren 24a, Liburutegiaren Eguna, Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian Liburutegiak (eta Liburuzainak) literaturan eta zineman ERAKUSKETA abian jarriz, zeinak Azaroaren 7a bitarte iraungo baitu, eta goxoak dastatuz ospatu genuen:

Urriaren 28an, ipuin kontaketa Miriam Mendozarekin (4 urteko neska-mutilentzat): Zein ederki pasa genuen!

Urriaren 29an, Garazi Kamiorekin bere Orube abandonatuak liburuaz jardun genuen: kontakizunaren estrukturaz (hiru istorio, zatika emanak), gaien aukeraketaz (hirurak ere, gogorrak), narrazioek amankomunean dutenaz (abandonua, espazio fisikoa...), estilo laburraz (eta biziaz), irakurleari pentsarazten dioten amaierez...; guztia, gailetak janez eta giro ederrean.