10. urteurreneko ospakizunetan gaurtik, Sutegi udal liburutegia

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 2a, 10:41

Ostegun honetan, azaroak 5, 10 urte beteko ditu Sutegi udal liburutegiak. Urtemuga borobil honen harira, ospakizun astea antolatu dute. Besteak beste,  liburutegia plazara aterako dute emanaldi berezi batekin. Eta adi, gaurtik,  sare sozialen bidez, 10 urteotako ibilbideari loturiko mezuak bidaltzera animatzen dute. Segidan dituzue egunotarako programatu dituzten ekintzak. Albiste honen ondoan, aurreko ostegunean Garazi Kamio idazlearekin ospatu zen literatura topaketaren irudia.

Liburutegiak 10 urte

Azaroak 2-7

Baietz Sutegi Liburutegiaren 10 urtetako ibilbideari buruzko 100 mezu jaso!: Zer da zuretzat Sutegi Liburutegia, zer iradokitzen dizu, zein liburu liluragarri aurkitu zenuen bertan… Partekatu zure hitzak edo irudiak gurekin sarean #10urte traola erabiliz:

Twitter: @usurbib

Instagram: sutegi05

Facebook: Usurbilgo Sutegi udal liburutegia

Azaroak 3, asteartea

18:00 Pello Añorga maisu handia ipuin kontaketan, 5 urtetik gorakoentzat.

Azaroak 4, asteazkena

Egun guztian zehar, "Liburu/pelikula bat, euro bat" ekimena: Liburutegian pilatzen joan diren liburu eta dvd errepikatuak salgai jarriko ditugu euro batean, ondoren, bildutako diruarekin, liburu eta ikus entzunezko berriak erosteko. Parte hartu nahi?

Azaroak 5, osteguna

18:00 Liburutegia kalera aterako dugu, Shakti Olaizola kontortsionista eta "Irakurriz" bere saioa gozatuz.

Azaroak 6, ostirala

Irakur puntu berriak, egun guztian zehar: 10. urteurreneko Irakur Puntu berriak banatuko ditugu (Sorpresa!!!); eta WHATSAPP bidezko erabiltzaile-Liburutegi komunikazio bide berria abian jarriko dugu!

Informazio gehiago...

Blogeko helbidea: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 16:00-19:30; larunbatetan, 10:00-13:00 artean.

Telefonoa: 943 360 692.

E-posta:  biblioteka@usurbil.net

Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia

Twitter: @usurbib

Instagram: sutegi05

Youtube: youtube.com/sutegi05