KMK15-en eskertza jaialdiko bazkaritarako txartelak, azken egunez salgai

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 2a, 10:46

Larunbat honetan ospatuko da jaialdia; tartean herri bazkaria frontoian. Txartelak erosteko azken eguna duzue astelehen hau. "Kilometroak 2015 ekimena borobildu eta amaiera bikaina ospatu asmoz, azaroaren 7an eskertza jaialdia burutuko dugu Udarregi Ikastolak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean", adierazi dute antolatzaileek. Bertaratzeko gonbita luzatzen dute. “Animatu zaitezte eta guztiok batera, ospa dezagun ongi merezitako eskertza jaialdia. Guztiok gattunk!”. Honatx egitaraua:

Azaroak 7, larunbata

13:00 Lotzen GaTTunk abestia guztion ahotsetara Mikel Laboa plazan.

14:30 Herri bazkaria frontoian.

Menua: paella, txahal masailak saltsan, arroz esnea eta kafea. Prezioa: 6 euro 16 urtetik beherakoentzat, besteentzat 12 euro. Salmenta puntuak: Udarregi Ikastolako idazkaritza eta Txirristra tabernan azaroaren 2ra arte.

18:00 Erromeria frontoian.

Ondoren, herriko musika taldeen kontzertua frontoian.

Gure Zozketa

60.000 euroko sari potoloaren zozketa egin du #Kilometroak15-ek. Adi, 51.855 izan da zenbaki saritua. Ikastolen jaiak zorioneko egin duen laguna, antolatzaileekin harremanetan jartzera gonbidatzen dute. Sartu kilometroak.eus atarian eta idatzi antolatzaileei. Bestela, badaezpada hemen, Udarregi Ikastolako idazkaritzako telefono zenbakia: 943 361 216. Sarituak azaroaren 5era arteko epea du. Agertuko ez balitz, ordezko zenbaki bat ere zozketatu dute. 2.689 dugu ordezko zenbaki saritua.

Kariberako bidaiak badu jaberik

Zozketa honetako zenbaki saritua 9.140 izan zen. Saritua agertu da; Garikoitz Urkizu Mendizabal donostiarrari egokitu zaio. 

Gattunk DVD-a salgai

#Kilometroak15 ekimeneko aurkezpen ikuskizuna, #Gattunk bideoklipa eta Udarregi ikastolaren inguruko dokumentala. Hiru ikusentzunezko horiek bateratu dituzte DVD bakar batean. Interesa duenak, eskura izango du DVDa Lizardin eta Laurok liburu dendetan.