Era desberdinetara sukaldaturiko brotxetak, igandeko Tipi-Tapan

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 3a, 08:41

Garaian garaiko produktuen kontsumoa sustatzearen aldeko apustua egiten segitzen du Hurbilago Elkarteak, Tipi-Tapa egitasmoaren bidez. Denboraldi honetan ordea, gogoan izan; ohi bezala hilero, baina bigarren igandeetan. Azaroaren 8an, bost egun barru ospatuko da beraz, hurrengo edizioa. Tabernariek era desberdinetara prestatuko dituzten brotxetak hautatu dituzte pintxo berezietarako.

Tipi-Tapa bakoitzeko 2 sari

Orain arte bezala pintxo berezia eta edaria 2 euroren truke dastatu ahalko da. Probatzen duzuen zizka-mizka bakoitzeko zigilua lortu tabernetan eta parte hartu, Tipi-Tapa amaierako zozketan. Datorrena, azaroaren 8an egingo da, 15:00etan. Aurreko denboraldian bezala, bi sari zozketatuko dituzte:

1. saria: 150 euroko erosketa balea.

2. saria: 2 lagunentzako afaria Bordatxon.

Antolatzailea: Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea.

Babeslea: Usurbilgo Udala.