Pello Añorgaren ipuin kontaketa saioa, 18:00etan liburutegian

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 3a, 09:17

Ostegunean beteko dituen 10 urteak ospatzeko astean da Sutegi udal liburutegia. Hamarkada honen ibilbideari loturiko mezuak bidaltzera animatzen gaituzte sare sozialen bidez, eta #10urte leloa edo traola erabilita. Baina deialdi honez gain, egunotarako ekitaldi bereziak antolatu dituzte. Esaterako, Pello Añorga ipuin kontalaria dator bisitan, astearte honetan:

Liburutegiak 10 urte

Azaroak 2-7

Baietz Sutegi Liburutegiaren 10 urtetako ibilbideari buruzko 100 mezu jaso!: Zer da zuretzat Sutegi Liburutegia, zer iradokitzen dizu, zein liburu liluragarri aurkitu zenuen bertan… Partekatu zure hitzak edo irudiak gurekin sarean #10urte traola erabiliz:

Twitter: @usurbib

Instagram: sutegi05

Facebook: Usurbilgo Sutegi udal liburutegia

E-posta helbidea: biblioteka@usurbil.eus

Azaroak 3, asteartea

18:00 Pello Añorga maisu handia ipuin kontaketan, 5 urtetik gorakoentzat.

Azaroak 4, asteazkena

Egun guztian zehar, "Liburu/pelikula bat, euro bat" ekimena: Liburutegian pilatzen joan diren liburu eta dvd errepikatuak salgai jarriko ditugu euro batean, ondoren, bildutako diruarekin, liburu eta ikus entzunezko berriak erosteko. Parte hartu nahi?

Azaroak 5, osteguna

18:00 Liburutegia kalera aterako dugu, Shakti Olaizola kontortsionista eta "Irakurriz" bere saioa gozatuz.

Azaroak 6, ostirala

Irakur puntu berriak, egun guztian zehar: 10. urteurreneko Irakur Puntu berriak banatuko ditugu (Sorpresa!!!); eta WHATSAPP bidezko erabiltzaile-Liburutegi komunikazio bide berria abian jarriko dugu!

Informazio gehiago...

Blogeko helbidea: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 16:00-19:30; larunbatetan, 10:00-13:00 artean.

Telefonoa: 943 360 692.

E-posta:  biblioteka@usurbil.eus

Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia

Twitter: @usurbib

Instagram: sutegi05

Youtube: youtube.com/sutegi05