Usurbil K.E.-ko bazkideek, hauteskunde errolda kontsultatzeko aukera dute

Noaua Aldizkaria 2015eko azaroaren 3a

Hauteskunde batzordea behin betiko eratu ostean, behin behineko hauteskunde errolda argitara eman du, zuzendaritza eraberritzeko prozesuan murgildua dagoen Usurbil Kirol Elkarteak. “Nahi duten bazkide guztiei, usurbilke@gmail.com helbidera idatzita errolda kontsultatzeko aukera emango zaie”, ohartarazi dutenez. Alegazioen epea zabalduko da orain bi astez. Alegazio hauei erantzuteko hauteskunde batzordea berriz bilduko da, azaroak 16-18 artean. 2016. urte hasieran osatu nahi du zuzendaritza talde berria, eskubaloi taldeen elkarteak. Hauteskunde prozesuari loturiko egutegi osoa ikusteko:

Usurbil K.E.: hauteskundeetako egutegia

Kadete nesken B taldea, txapeldun

Denboraldiko lehen fasea lehen postuan amaitu kadete nesken eskubaloi taldeak. Bigarren faseari ekingo dio orain Usurbil K.E.-ko taldeak.

Errifen zozketak

Maria Jesus Arruti dugu, Usurbil Kirol Elkarteko errifa zozketako saritu berria. Bi lagunentzako afaria irabazi du Patri jatetxean, 8.401 zenbakidun errifaren jabeak. Bestalde, 3.578 izan da Usurbil K.E.-k antolaturiko beste zozketa bateko zenbaki saritua. Sarituari, Antxetan 2 lagunentzat afaria egokitu zaio.

Datorren asteburuan...

Eskubaloia, Selekzioa

Azaroak 8, igandea

15:40 Kadete nesken entrenamendu saioa, Eibarko Ipurua Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Ainhoa Illarramendi Jauregiberri gonbidatu dute hitzordura.

15:40 Infantil mutilen entrenamendu saioa, Getxoko Fadura Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Eneko Furundarena Maiz gonbidatu dute hitzordura.

16:30 Jubenil mutilen entrenamendu saioa, Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Mikel Atxega Arruti gonbidatu dute hitzordura.

17:30 Jubenil nesken entrenamendu saioa, Arrasateko Iturripe Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Ane Irazabal Esnaola, Estitxu Berasategi Eizagirre gonbidatu dituzte hitzordura.

17:30 Kadete mutilen entrenamendu saioa, Getxoko Fadura Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Eneko Iribar Zumeta gonbidatu dute hitzordura.

Eskubaloia Kiroldegian

Azaroak 7, larunbata

09:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6B-Urnieta 5

10:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6C-Udarregi 5A

10:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Udarregi 5B

11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Orioko Ikastola ZKE

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-CB Urola B

14:15 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Aiadek Pulpo K.E.

16:00 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Pulpo K.E. zumaia.net

17:45 Kadete neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Galdona Pulpo K.E.

19:30 Senior neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Bera Bera

Azaroak 8, igandea

10:30 Alebin neskak eta alebin mutilak: Errendimendu hastapenerako liga. Prestakuntza saioa.