Alegia-Lekunberri mendi irteeran izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2015eko azaroaren 4a

Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak, igande honetarako, azaroaren 8rako antolatu duten txangoan izen emateko azken eguna duzue asteazken hau, azaroaren 4a:

Irteera hitzordua: 07:30etan, Oiardo Kiroldegitik.

Joan etorria: autobusez.

Ibilbidea: 24 km. 

Izen ematea: 12 euro, azaroaren 4a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Otordua ibilbide amaieran; janaria norberak eraman, edaria antolatzaileen esku.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. 

Informazio gehiago: andatzamendizale.info edo andatza@hotmail.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.