Lehen mailako ofizial igeltseroa behar du Usurbilgo Udalak

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 4a, 09:07

Adi lan eskaintza honi. Hesi arkitektonikoak kentzeko lehen mailako ofizial igeltseroa kontratatu nahi du Usurbilgo Udalak, bost hilabetetarako. Lan deialdian izen emateko epea zabalik dago azaroaren 13ra arte. Eskualdeko enplegu planen baitan, Lanbidek diruz lagunduko duen enplegua sustatzeko egitasmoetako bat da. Hautaketa prozesua, lanbide.eus web orrialde bidez zabalduko da.

Bete beharreko baldintzak

-Lan eskatzaile gisa Lanbide erakundean izena emanda egotea, langabetu bezala.

-Mendebaldeko Donostialdeko udalerriren batean erroldatua egotea; Usurbilen, Lasarte-Orian, Andoainen, Urnietan, Hernanin edo Astigarragan.

-55 urte baino gehiago izatea.

-1.mailako ofizial igeltseroa izatea.

Lanposturako baloratuko dena

-Usurbilen erroldatua izatea.

-Euskaraz hitz egiteko gaitasuna izatea.

-Lanpostuarekiko egokitzapena.