"Liburu/pelikula bat, euro bat" egun osoz, liburutegiaren 10. urtemuga dela eta

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 4a, 08:44

Asteazken honetan liburutegira sartu eta harrera mahai ondoan, DVD eta liburuz ederki asko hornituriko mahaia aurkituko duzue, ondoko irudiotan ikus daitekeen moduan. Liburutegian pilaturiko artikulu errepikatuak eskuragarri jarri ditu Sutegi Udal Liburutegiak, egun osoz. Gerturatu eta ikusi zer duten. Denetariko eskaintza aurkituko duzue, euro batean. Ekimen hau eta egunotarako deituriko gainerako ekitaldiak, Sutegik ostegun honetan beteko dituen 10. urtemugaren harira antolatu dituzte.

100 mezu biltzeko erronka

Antolatu dituzten ekimenen artean, erronka bat; hamarkada honi loturiko 100 mezu bidaltzea eskatzen zaigu. Jendea hasi da idazten. Zorion mezuak nagusi, besteak beste Twitterren:

Oihane Oliveri: "Zorionak egindako lanagatik!".

Arantxa Arzamendi: "Zorionak #10urte hauetan egindako lanagatik. Eutsi goiari!".

Irene: "Bejondeizuela!".

Idoia Torregarai: "Zorionak, jarraitu egiten duzuen lan bikainarekin!".

Mailopete: "Zorionak! Askotan jotzen dut zuenera eredu bila, sare sozialen arloan, bai tokiko sortzaileak bultzatzeko saioetan, txaloak".

Andersson: "Eguneroko lan bikainaren emaitza! Zorionak eta segi horrela!".

Gurutze Perez: "Zorionak liburutegia eta usurbildarrei ere bai!".

Elena Aristondo: "Zorionak Marian, Bakartxo eta liburutegiko langile guztiei!".

Getaria liburutegia: "Zorionak! 10 urtez irakurle berriak sortzen! Segi horrela lanean!".

Liburutegiak 10 urte

Azaroak 2-7

Baietz Sutegi Liburutegiaren 10 urtetako ibilbideari buruzko 100 mezu jaso!: Zer da zuretzat Sutegi Liburutegia, zer iradokitzen dizu, zein liburu liluragarri aurkitu zenuen bertan… Partekatu zure hitzak edo irudiak gurekin sarean #10urte traola erabiliz:

Twitter: @usurbib

Instagram: sutegi05

Facebook: Usurbilgo Sutegi udal liburutegia

E-posta helbidea: biblioteka@usurbil.eus

Azaroak 4, asteazkena

Egun guztian zehar, "Liburu/pelikula bat, euro bat" ekimena: Liburutegian pilatzen joan diren liburu eta dvd errepikatuak salgai jarriko ditugu euro batean, ondoren, bildutako diruarekin, liburu eta ikus entzunezko berriak erosteko. Parte hartu nahi?

Azaroak 5, osteguna

18:00 Liburutegia kalera aterako dugu, Shakti Olaizola kontortsionista eta "Irakurriz" bere saioa gozatuz.

Azaroak 6, ostirala

Irakur puntu berriak, egun guztian zehar: 10. urteurreneko Irakur Puntu berriak banatuko ditugu (Sorpresa!!!); eta WHATSAPP bidezko erabiltzaile-Liburutegi komunikazio bide berria abian jarriko dugu!

Informazio gehiago...

Blogeko helbidea: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 16:00-19:30; larunbatetan, 10:00-13:00 artean.

Telefonoa: 943 360 692.

E-posta:  biblioteka@usurbil.eus

Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia

Twitter: @usurbib

Instagram: sutegi05

Youtube: youtube.com/sutegi05