Nagusien arteko pilota neurketak, gaur arratsaldean Aginagan

Noaua Aldizkaria 2015eko azaroaren 5a

Hirugarren eta bigarren mailako nagusien arteko pilota neurketak jokatuko dira ostegun arratsalde honetan Aginagako Ariztitxo pilotalekuan. Larunbat arratsaldeko 17:00etatik aurrera, eskupilota eta paleta goma neurketa gehiago. Partiden agenda segidan.

Eskertza laguntzaileei

Albiste honi atxikitako irudian, Pagazpe Elkarteak 2015-16 denboraldirako atera duten irudia duzue. Eskerrak eman nahi dizkiete laguntzaile dituztenei; Usurbilgo Udala, Aginaga sagardotegia, Saizar sagardoa, Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba, Bordatxo edaritegia, Kima masaia lekua, Easo, Hurbilago eta Bruño mariskoak.

Neurketen agenda

Azaroak 5, osteguna

Aginagako Ariztitxo pilotalekuan:

18:00 Nagusiak 3.maila: Pagazpe (Enrike Huizi-Mikel Landa) - Eple (Orereta).

20:00 Nagusiak 2.maila: Pagazpe (Haritz Lertxundi-Asier Katalina) - Behar Zana (Villabona).

Azaroak 7, larunbata

17:00 Aginagako Ariztitxo pilotalekuan:

Neurketak:

-Paleta goma 2.maila: Pagazpe (Enrike Huizi-Jon Olaizola) - Piña Kurdin (Trintxerpe).

-Paleta goma 3.maila: Pagazpe (Xabier Murua-Aitor Matxain)-Zarautz 2

-Nagusiak 1.maila: Pagazpe (Xabier Urbieta-Ander Quina)-Hernani