Shakti Olaizola kontortsionistaren "Irakurriz" 18:00etan frontoian, Sutegiren 10. urtemuga ospatzeko

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 5a, 01:37

Azaroak 5, 10 urte bete ditu gaur Sutegik. Eta baita honenbestez, urtemugagatik ospakizun astean den liburutegiak ere. Ostegun honetan, plazara atera nahi dute liburutegia, kasu honetan frontoira. Shakti Olaizola kontortsionistaren "Irakurriz" izeneko emanaldia antolatu dute 18:00etan. “Ikusiko dugu nola irakurriz dena joko, erronka eta gozamen bihurtuko den, eta horiei batuko zaizkie dantza, ahotsa, orekak eta kontortsioa”, ekitaldiko arduradunen esanetan. Albiste honi atxikitako bideoan duzue, emanaldi ikusgarriaren aurrerapentxo bat.

Ostiralerako 100 mezu jasotzeko erronka

Liburutegiak Sutegin eginiko 10 urteotako ibilbideari loturiko 100 mezu jaso nahi dituzte email edota sare sozialen bidez ostiralerako. Hortxe erronka. Hemen idatzi dituzten zorion mezuetako batzuk (Twitterretik jasoak):

Esmak: "Zorionak! Sutegi liburutegiak jada #10urte. Mila esker zuen lanagatik! Segi horrela!".

Leioako Liburutegia: "Usurbilgo Sutegi liburutegiak #10urte betetzen ditu. Zorionak!".

PatriAcebes: "Zorionak #SutegiLiburutegia! Beste horrelako 10 urte opa dizuet!".

Oihane Oliveri: "Zorionak egindako lanagatik!".

Arantxa Arzamendi: "Zorionak #10urte hauetan egindako lanagatik. Eutsi goiari!".

Irene: "Bejondeizuela!".

Idoia Torregarai: "Zorionak, jarraitu egiten duzuen lan bikainarekin!".

Mailopete: "Zorionak! Askotan jotzen dut zuenera eredu bila, sare sozialen arloan, bai tokiko sortzaileak bultzatzeko saioetan, txaloak".

Andersson: "Eguneroko lan bikainaren emaitza! Zorionak eta segi horrela!".

Gurutze Perez: "Zorionak liburutegia eta usurbildarrei ere bai!".

Elena Aristondo: "Zorionak Marian, Bakartxo eta liburutegiko langile guztiei!".

Getaria liburutegia: "Zorionak! 10 urtez irakurle berriak sortzen! Segi horrela lanean!".

Azaroak 2-7

Baietz Sutegi Liburutegiaren 10 urtetako ibilbideari buruzko 100 mezu jaso!: Zer da zuretzat Sutegi Liburutegia, zer iradokitzen dizu, zein liburu liluragarri aurkitu zenuen bertan… Partekatu zure hitzak edo irudiak gurekin sarean #10urte traola erabiliz:

Twitter: @usurbib

Instagram: sutegi05

Facebook: Usurbilgo Sutegi udal liburutegia

E-posta helbidea: biblioteka@usurbil.eus

Azaroak 5, osteguna

18:00 Liburutegia kalera aterako dugu, Shakti Olaizola kontortsionista eta "Irakurriz" bere saioa gozatuz.

Azaroak 6, ostirala

Irakur puntu berriak, egun guztian zehar: 10. urteurreneko Irakur Puntu berriak banatuko ditugu (Sorpresa!!!); eta WHATSAPP bidezko erabiltzaile-Liburutegi komunikazio bide berria abian jarriko dugu!

Informazio gehiago...

Blogeko helbidea: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 16:00-19:30; larunbatetan, 10:00-13:00 artean.

Telefonoa: 943 360 692.

E-posta:  biblioteka@usurbil.eus

Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia

Twitter: @usurbib

Instagram: sutegi05

Youtube: youtube.com/sutegi05