Kirol jarduerez beteriko asteburua

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 6a, 08:39

Kirol agenda betea datorkigu asteburuan. Eskubaloi, pilota eta futbol neurketekin batera, Behobia-Donostia lasterketan parte hartzera joango dira hainbat herritar. Informazio guztia, behobia-sansebastian.com atarian duzue. Herritik kanpora doazenen artean da baita mendizale talde bat. Andatza M.K.T.-k Alegia-Lekunberri irteera antolatu baitu azaroaren 8rako.

Txangorako asteazkena baino lehen izena eman duzuenontzako hitzordua, igande goizeko 07:30etan Oiardo Kiroldegian finkatu du Andatza M.K.T.-k. Autobusez egingo da joan etorria. 24 kilometroko bidea osatuko dute mendizaleek. Janaria norberak eraman beharko du, edaria antolatzaileen esku.

Astebururako iragarriak dauden gainerako kirol hitzorduen berri segidan:

Futbola Haranen

Azaroak 7, larunbata

10:00 Alebin mutilak:

Udarregi 6B-Landaberri 6A

Udarregi 5B-Landaberri 5A

11:30 Infantil neskak: Usurbil F.T.-Añorga K.K.E. “A”

15:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Ostadar S.K.T.

17:30 Preferenteak: Usurbil F.T.-Ilintxa S.D.

Eskubaloia Kiroldegian

Azaroak 7, larunbata

09:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6B-Urnieta 5

10:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6C-Udarregi 5A

10:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Udarregi 5B

11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Orioko Ikastola ZKE

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-CB Urola B

14:15 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Aiadek Pulpo K.E.

16:00 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Pulpo K.E. 

17:45 Kadete neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Galdona Pulpo K.E.

19:30 Senior neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Bera Bera

Azaroak 8, igandea

10:30 Alebin neskak eta alebin mutilak: Errendimendu hastapenerako liga. Prestakuntza saioa.

Eskubaloia, Selekzioa

Azaroak 8, igandea

15:40 Kadete nesken entrenamendu saioa, Eibarko Ipurua Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Ainhoa Illarramendi Jauregiberri gonbidatu dute hitzordura.

15:40 Infantil mutilen entrenamendu saioa, Getxoko Fadura Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Eneko Furundarena Maiz gonbidatu dute hitzordura.

16:30 Jubenil mutilen entrenamendu saioa, Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Mikel Atxega Arruti gonbidatu dute hitzordura.

17:30 Jubenil nesken entrenamendu saioa, Arrasateko Iturripe Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Ane Irazabal Esnaola, Estitxu Berasategi Eizagirre gonbidatu dituzte hitzordura.

17:30 Kadete mutilen entrenamendu saioa, Getxoko Fadura Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Eneko Iribar Zumeta gonbidatu dute hitzordura.

Pilota

Azaroak 7, larunbata

17:00 Aginagako Ariztitxo pilotalekuan:

Neurketak:

-Paleta goma 2.maila: Pagazpe (Enrike Huizi-Jon Olaizola) - Piña Kurdin (Trintxerpe).

-Paleta goma 3.maila: Pagazpe (Xabier Murua-Aitor Matxain)-Zarautz 2

-Nagusiak 1.maila: Pagazpe (Xabier Urbieta-Ander Quina)-Hernani