Irakurzaletasuna dantzan, liburutegiaren 10. urtemuga ospakizunetan

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 5a, 13:26

Ikusmina sortu du, berezia baitzen saioa. Liburuak baliatuz, irakurzaletasuna eta dantza bateratu dituen "Irakurriz" izeneko saio ederra eskaini du Shakti Olaizola kontortsionista gazteak, ostegun arratsalde honetan frontoian. 10 urte bete berri dituen Sutegi udal liburutegiak plazara atera nahi izan du ekitaldi honekin.

Ostiralerako 100 mezu jasotzeko erronka

10. urteurrenaren harira liburutegikoek antolatu duten ospakizun astearen azken txanpan gara. Astea amaitu baino lehen, liburutegiak Sutegin eginiko 10 urteotako ibilbideari loturiko 100 mezu jaso nahi dituzte email edota sare sozialen bidez ostiralerako. Hortxe erronka. Hemen idatzi dituzten zorion mezuetako batzuk (Twitterretik jasoak):

Esmak: "Zorionak! Sutegi liburutegiak jada #10urte. Mila esker zuen lanagatik! Segi horrela!".

Leioako Liburutegia: "Usurbilgo Sutegi liburutegiak #10urte betetzen ditu. Zorionak!".

PatriAcebes: "Zorionak #SutegiLiburutegia! Beste horrelako 10 urte opa dizuet!".

Oihane Oliveri: "Zorionak egindako lanagatik!".

Arantxa Arzamendi: "Zorionak #10urte hauetan egindako lanagatik. Eutsi goiari!".

Irene: "Bejondeizuela!".

Idoia Torregarai: "Zorionak, jarraitu egiten duzuen lan bikainarekin!".

Mailopete: "Zorionak! Askotan jotzen dut zuenera eredu bila, sare sozialen arloan, bai tokiko sortzaileak bultzatzeko saioetan, txaloak".

Andersson: "Eguneroko lan bikainaren emaitza! Zorionak eta segi horrela!".

Gurutze Perez: "Zorionak liburutegia eta usurbildarrei ere bai!".

Elena Aristondo: "Zorionak Marian, Bakartxo eta liburutegiko langile guztiei!".

Getaria liburutegia: "Zorionak! 10 urtez irakurle berriak sortzen! Segi horrela lanean!".

Ospakizun astearen amaiera

Azaroak 2-7

Baietz Sutegi Liburutegiaren 10 urtetako ibilbideari buruzko 100 mezu jaso!: Zer da zuretzat Sutegi Liburutegia, zer iradokitzen dizu, zein liburu liluragarri aurkitu zenuen bertan… Partekatu zure hitzak edo irudiak gurekin sarean #10urte traola erabiliz:

Twitter: @usurbib

Instagram: sutegi05

Facebook: Usurbilgo Sutegi udal liburutegia

E-posta helbidea: biblioteka@usurbil.eus

Azaroak 6, ostirala

Irakur puntu berriak, egun guztian zehar: 10. urteurreneko Irakur Puntu berriak banatuko ditugu (Sorpresa!!!); eta WHATSAPP bidezko erabiltzaile-Liburutegi komunikazio bide berria abian jarriko dugu!

Informazio gehiago...

Blogeko helbidea: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 16:00-19:30; larunbatetan, 10:00-13:00 artean.

Telefonoa: 943 360 692.

E-posta:  biblioteka@usurbil.eus

Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia

Twitter: @usurbib

Instagram: sutegi05

Youtube: youtube.com/sutegi05