Eskertza jaialdia larunbatean, KMK15 urtea borobiltzeko

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 6a, 08:56

"Kilometroak 2015 ekimena borobildu eta amaiera bikaina ospatu asmoz, azaroaren 7an eskertza jaialdia burutuko dugu Udarregi Ikastolak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean", antolatzaileen esanetan. Bertaratzeko gonbita luzatzen dute. “Animatu zaitezte eta guztiok batera, ospa dezagun ongi merezitako eskertza jaialdia. Guztiok gattunk!”. Honatx egitaraua:

Azaroak 7, larunbata

13:00 Lotzen GaTTunk abestia guztion ahotsetara Mikel Laboa plazan.

14:30 Herri bazkaria frontoian.

18:00 Erromeria frontoian.

Ondoren, herriko musika taldeen kontzertua frontoian.

Gure Zozketa

-Lehen zenbaki saritua: 51.855.

-Ordezko zenbaki saritua: 2.689.

Saria: 60.000.

Sarituak deitu dezala, Udarregi Ikastolako idazkaritzara; 943 361 216.

Kariberako bidaiak badu jaberik

Zozketa honetako zenbaki saritua 9.140 izan zen. Saritua agertu da; Garikoitz Urkizu Mendizabal donostiarrari egokitu zaio. 

Gattunk DVD-a salgai

#Kilometroak15 ekimeneko aurkezpen ikuskizuna, #Gattunk bideoklipa eta Udarregi ikastolaren inguruko dokumentala. Hiru ikusentzunezko horiek bateratu dituzte DVD bakar batean. Interesa duenak, eskura izango du DVDa Lizardin eta Laurok liburu dendetan.