Andatzako sutea itzaltzeko lanetan segitzen dute

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 9a, 14:52

Sua kontrolpean zen astelehen goiz honetan. Halere, piztuta dauden su foku txikiak itzaltzeko lanetan jarraitzen dute oraindik. Zeregin honetan ari direnek ez dute oso lan erraza. Eremua aldapatsua baita eta ez da oso erraza bertaratzea. Ikustekoa da bestalde, ia Donostia alderaino zabaltzen den ke lainoa. Sua guztiz itzaltzea lortzen badute ere, ingurua zaintzen segi beharko dute. Kezka bada eta, suak berriz indarra hartuko duen. Gogoan izan beharrekoa da, euririk ez duela egin azken aldian, eta lurra lehorra dago.

Alertan igande goizetik

24 ordu igaro dira jada, Andatzako sutea piztu zenetik. Igande goizean ikus zitezkeen lehen sugarrak, eta kea. Gerora bazirudien, sua guztiz itzaltzea lortu zutela. Bart ordea, sua berpiztu zen zonalde berean, indar handiz gainera. Zubieta eta Lasartetik nabaria zen karratu forma hartu zuen sutea. Kea eta erre usaina herri erdiguneraino ere heldu zen. Gauean zehar itzaltzeko lanak etengabekoak izan dira. Badirudi goizeko seirak aldera, indarra hartu duela berriz suteak. Aipatu moduan ordea, astelehen goiz honetan kontrolpean zuten. Halere, itzaltzeko lanak oraindik ez dira amaitu.

Argitzeke dago sua zerk eragin duen.