3614 eta 5115, Tipi-Tapako zenbaki sarituak

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 9a, 08:53

Bapo jateko aukera egon zen beste behin, igande goizean ospatu zen Tipi-Tapa pintxo festan. Era desberdinetara prestaturiko brotxetadun pintxo bereziak prestatu zituzten, Artzabal, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernetako sukaldeetan. 2 euroren truke eskura zitekeen jan edana. Eta saritua izan zitekeen gainera, Tipi-Tapa txartela tabernetako zigiluekin bete eta edaritegiotako kaxan uzten zuena.

Azaroaren 8ko brotxetadun pintxo festa amaieran eginiko zozketan sarituak izan diren zenbakiak dituzue segidan:

1.saria (150 euroko erosketa balea): 3614.

2.saria (2 lagunentzako afaria): 5115.