Joseba Larratxeren lan bilduma bat ikusgai liburutegian, NOAUA! Kulturaldiaren eskutik

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 9a, 13:35

10 urte bete dituen Sutegi udal liburutegira gerturatzen bazarete, zer irakurri, baina zer ikusia ere aurkituko duzue egunotan. Joseba Larratxe herritar marrazkigilearen lan bilduma bat ikusgai jarri du NOAUA! Kultur Elkarteak liburutegiarekin elkarlanean, abiatu berri dugun Kulturaldiaren baitan. Larunbatera arte, 2013-15 urte artean "Joseviskyren" sortze lan bilduma ederraz gozatu ahalko duzue Sutegin, "Argia aldizkariarentzako eta honen Larrun gehigarrirako egindako azalen aukeraketa eta beste bitxikeri batzuk, artean, azken aldian kaleratutako komikien biñeta solteak eta esketxers ekimenerako egindako marrazkiak".

Bilduma ikusgai izango duzue larunbatera arte Sutegi udal liburutegian. Ordutegi honetan:

-Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00/16:00-19:30.

-Larunbatean: 10:00-13:00.

NOAUA! Kulturaldiko agenda

Azaroak 12, osteguna: Yolanda Arrietaren hitzaldi-solasaldia

Ordua: 19:30.

Tokia: Potxoeneko goiko gela.

Sarrera: doan.

Zehaztasunak: "Yolanda Arrietaren “Argiaren Alaba: txango bat denboran” hitzaldi-solasaldia. Gazteak eta Literatura. Nola hurbildu gaurko jendea klasikoengana? Nola hurbildu klasikoak gugana? Zer da Tradizioa? Zer da Historia? Zer da Transmisioa? Balio dezake fikzioak txangoak egiteko denboran, esandakoa osatuz, orain aldia biziz, geroa imajinatuz?".

Azaroak 13, ostirala: bertso-afaria Ane Labaka eta Asier Azpirozekin

Ordua: 21:00.

Tokia: Artzabal.

Parte hartzaileak: Asier Azpiroz eta Ane Labaka bertsolariak, eta Iñaki Agirresarobe “Tola” gai-jartzailea.

Afariko menua: aperitiboa, entsalada epela, entrekota patatekin, azkenburukoa, edaria eta kafea.

Txartelak: 18€ (aldez aurretik salgai, Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan).

Azaroak 14, larunbata: Dejaburen "Arrastoak" antzezlana

Ordua: 20:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Sarrera: 10€ (Aldez aurretik 8€ Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 6€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan, aldez aurretik.

Zehaztasunak: "Lurrek ez du sekula bere amari buruz galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio bizitzari aurre, etxean harrapatuta bizi den aitarekin, erantzunak bilatzeko astirik gabe. Orain amaren gorpua hilda agertu da ordea, eta galderak hasi dira berriz bor-borrean. Memoriaren zulo ezkutuenetan uste zituen sentimendu eta munstroiei egin beharko die aurre. Lurrek, nahi eta nahi ez".

Azaroak 15, igandea: herriko ondarea ezagutzeko ibilaldia

Abiatzeko hitzordua: 10:00etan, Arratzainetik.

Ibilbidea: Arratzain-Aginaga.

Zehaztasunak: "Aurrekoetan sortu duen interesa ikusita, Usurbilgo herri ondarea ezagutzeko aukera aparta berriz ere, Jakoba Errekondo paisajistaren eskutik. Oraingoan, Arratzainetik abiatu eta Aginaga aldera gidatuko gaitu. Bidean, besteak beste, Tontortxikiko tumulua bisitatzeko aukera izango dugu. Baina Aginagako gainkaldeak gordetzen dituen altxor gehiago ere ezagutuko ditugu. Animatu!".

Oharra: Arratzainera igotzeko autobus zerbitzua izango da, 09:30etan Bordatxo paretik. Arratzainera oinez joan nahi duenak 10:00etarako egon beharko du Arratzainen.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.