Usurbil F.T.-k denboraldiko aurkezpena egingo du larunbatean Haranen

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 10a, 12:44

Larunbat goizeko 11:00etan, 2015-16 denboraldirako osatu dituzten taldeak aurkeztuko ditu Usurbil F.T.-k. Aurreko urteetan Mikel Laboa plazan ospatu izan ohi duten ekitaldia, aurten Haranen egitea hobetsi dute antolatzaileek. Hitzorduak jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak bilduko ditu. Guztira 7 futbol talde; Futbol Eskola, alebin mutilak, infantil neska eta mutilak, kadete mutilak, jubenil mutilak eta preferente mailan lehian dabilen mutilen taldea. Usurbil F.T.-tik ekitaldia gertutik bizitzeko Haranera gerturatzera animatzen dituzte herritarrak.

Futbola Haranen

Azaroak 14, larunbata

09:30 Alebin mutilak:

Udarregi 5A-Udarregi 5B

Udarregi 6A-Udarregi 6B

10:45 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Urnieta K.E.

11:00 Denboraldiko aurkezpena.

16:00 Kadeteak: Usurbil F.T.-Euskalduna S.D. “A”