Hainbat otordu, herritarren bilgune asteotan

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 10a, 10:34

Afari eta bazkari mordoa antolatu da asteotarako Usurbilen. Gertuenetik hasita, hilero moduan, oraingoan brasildar ukitua izango duen afari beganoa ostegunean Gaztetxean.

Afari begano brasildarra ostegunean

Hilabeteko bigarren osteguna hemen da. Azaroaren 12 honetan ospatuko da, Usurbilgo Gaztetxeak antolaturiko afari beganoa, iluntzeko 20:30etatik aurrera gaztetxean bertan. Afari brasildarra oraingoan, ohi bezala, borondatearen truke.

Peña Zubeldiakoen bazkaria

Urtero legez ospatu ohi duten otordua, aurten azaroaren 28an Aginaga sagardotegian. Txartelak Txiribogan aurrez izango dira salgai azaroaren 26ra arte, 28 eurotan.

Odol emaileen bazkarirako izen ematea

Urtea borobiltzeko bazkaria antolatu du Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak, ohi bezala, abenduaren 8an. Patri jatetxean ospatuko den otordurako izen ematea zabaldu dute. Apuntatzeko, deitu telefono zenbakiotako batera: 943 366 040/610 681 563 (Maite), 943 372 487/646 185 716 (Mari Sol), 943 370 723/678 242 132 (Jero), 943 363 102/688 887 537 (Agustina).

1952an jaiotakoen kinto bazkaria

Azaroaren 29an bilduko dira Patri jatetxean, arratsaldeko 14:00etan. Dastatuko duten otorduaren prezioa, 36 eurokoa izango da. Izen emateko epea zabalik egongo da, azaroaren 19ra arte. Apuntatzeko deitu 943 361 380 telefono zenbakira.

1972an jaiotakoen kinto bazkaria

Azaroaren 21ean Aratzen. Izen emateko 40 euroko ordainketa egin behar da kontu zenbaki honetan, azaroaren 13a baino lehen: 0182 6043 21 0201514132 (BBVA). Ordainketa egiterakoan ez ahaztu izen abizenak adierazteaz.

1965ekoen kinto bazkaria

Azaroaren 21ean, larunbatez bilduko dira Olarrondo jatetxean. Izena emateko deitu bi telefono zenbakiotako batera: 627 271 215 (Montse) edo Ana (686 969 112).