Hauteskunde errolda kontsultatzeko aukera dute, Usurbil K.E.-ko bazkideek

Noaua Aldizkaria 2015eko azaroaren 11

Hauteskunde batzordea behin betiko eratu ostean, behin behineko hauteskunde errolda argitara emana du, zuzendaritza eraberritzeko prozesuan murgildua dagoen Usurbil Kirol Elkarteak. “Nahi duten bazkide guztiei, usurbilke@gmail.com helbidera idatzita errolda kontsultatzeko aukera emango zaie”, ohartarazi dutenez. Alegazioen epeak zabalik segitzen du. Alegazio hauei erantzuteko hauteskunde batzordea berriz bilduko da, azaroak 16-18 artean. 2016. urte hasieran osatu nahi du zuzendaritza talde berria, eskubaloi taldeen elkarteak. Hauteskunde prozesuari loturiko egutegi osoa ikusteko:

Usurbil K.E.: hauteskundeetako egutegia

Datorren asteburuan...

Eskubaloia Kiroldegian

Azaroak 14, larunbata

09:30 Alebin neskak Buruntzaldea: Udarregi 5B-Udarregi 6B

09:30 Alebin neskak Buruntzaldea: Udarregi 5A-Langile

10:30 Alebin neskak Buruntzaldea: Udarregi 6C-Udarregi 6A

11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Ereintza C

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Hernani ET Anexo

15:30 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Tekniker Eibar Eskubaloia

17:15 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Tekniker Eibar Eskubaloia

19:30 Senior mutilak, 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Uharte

Azaroak 15, igandea

11:00 Alebin mutilak: Errendimendu hastapenerako liga, prestakuntza.

12:00 Alebin neskak: Errendimendu hastapenerako liga, prestakuntza.

Eskubaloia, Euskal Selekzioa

Azaroak 22, igandea

15:40 Infantil mutilen entrenamendua Getxoko Fadura Kiroldegian.

Usurbil K.E.-ko Eneko Furundarena deitu dute hitzordura.

15:40 Kadete mutilen entrenamendua Arrasateko Iturripe Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Eneko Iribar Zumeta deitu dute hitzordura.

16:30 Kadete nesken entrenamendua Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Ainhoa Illarramendi Jauregiberri deitu dute hitzordura.

16:30 Jubenil nesken entrenamendu saioa, Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Ane Irazabal Esnaola eta Estitxu Berasategi Eizagirre deitu dituzte hitzordura.

17:30 Jubenil mutilen entrenamendua Arrasateko Iturripe Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Mikel Atxega Arruti deitu dute hitzordura.