309 langabetu urrian, langabezia-tasa beherantz berriz Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 12a, 08:27

Ikasturte berria hasi genuenetik beheranzko bideari eusten dio Usurbilgo langabezia-tasak. Urrian lanik gabeko 309 lagun zeudela zenbatu zituen udalerri honetan, Estatuko Enplegu Zerbitzuak. Irailean baino 6 herritar gutxiago. Beste behin, jaitsiera nabarmenena, gizonezkoen artean eman da; 10 langabetu gutxiago urrian. Aldiz, igo egin da emakumezko langabetu kopurua, 158tik 162ra.

Buruntzaldean ere zertxobait behera egin du langabeziak. 4.371 langabetu guztira, irailaren baino 20 lagun gutxiago. Eta ia 300 langabetu gutxiago Gipuzkoan baita.

Langabezia murriztu arren, kontratazioak ere beherantz egin du joan den hilabetean, 393tik 323ra. Ia kontratu denak, aldi baterako erregistratu ziren, 302 hain zuzen. Eta beste behin, gizonezko gehiago kontratu ziren (176), emakumezkoak baino (147).

2015eko urria

Usurbil: 309.     Buruntzaldea: 4.371.    Gipuzkoa: 42.478.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 147.

25 urtetik behera: 8.

25-44 urte artean: 63.

45 urtetik gora: 76.


Emakumezkoak: 162.

25 urtetik behera: 5.

25-44 urte artean: 88.

45 urtetik gora: 69.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 8.

Industria: 51.

Eraikuntza: 32.

Zerbitzuak: 200.

Aurretik lanik gabe: 18.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 944.

Astigarraga: 289.

Hernani: 1.232.

Lasarte-Oria: 1.248.

Urnieta: 349.

Usurbil: 309.

Guztira: 4.371.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 42.478.

Erregistraturiko lan kontratuak

Gipuzkoan: 25.518.

Buruntzaldean: 2.405.

Usurbilen: 323.

Aldi baterakoak: 302.

Zerbitzuen sektorean: 216.

Sexuaren arabera: 176 lan kontratu gizonezkoenak, 147 emakumezkoenak.