Proposatu, 2016ko Inauteri Festarako gaia

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 12a, 08:34

Urruti den arren, konturatzerako hemen izango dugu eta hobe prestatzen hastea, 2016ko otsailaren 6an ospatuko dugun Inauteri Festa. Datorren ediziorako mozorroa zuek erabakiko duzue. Eta zuk zertaz mozorrotu nahi zenuke? Hasi proposamenak helarazten, elkartea@noaua.eus helbidera. Edo idatzi zuen ideia, tabernetan jarriko ditugun zerrendetan.

Gogoan izan, ezin daitezke errepikatu azken urteotan hautatu hautatu izan diren gaiak:

2016:???

2015: ipuinak.

2014: Erdi Aroa.

2013: Musika.

2012: Mitologia.

2011: Itsasoa.

2010: Zirkoa.

2009: Olinpiar Jokoak.

2008: Xomorroak.

2007: Brasil.

2006: Marrazki bizidunak.

2005: Usurbil, Oesteko herri.

2004: Hollywood.

2003: Munduko kulturak.

2002: Extralurtarrak.

Girotzen hasteko, ekar dezagun gogora aurreko Inauteri Festa. Oroitzen duzue? Hemen duzue iruditan: Inauteri Festa 2015