Azaroaren 29ko Erle Egunerako postre gozoak prestatzen hasteko deia

Noaua Aldizkaria 2015ko aza. 12a, 08:58

Zuen artean izango da, plater goxoak prestatzen trebe askoa den sukaldaririk. Postreak egiten zuek baino hoberik ez dela pentsatzen baduzue, aproposa duzue Erle Eguneko antolatzaileek, azaroaren 29an ospatuko den azoka egunerako prestatu duten urteroko lehia; gozogintzako txapelketa.

Herritar ororentzat zabalik dagoen ekimen hau, azkenburuko gozo bat sukaldatzean datza. Postreak ezinbestean eztia izan beharko du. Hortik aurrerakoak, sukaldariaren esku. Etxean prestaturiko postrea, azaroaren 29an goizean frontoian izango diren Erle Eguneko antolatzaileei helarazi. Epaimahai batek baloratuko du gero zuen jakia. Eta jaialdiaren amaieran ospatuko den sari banaketan 2015eko Erle Eguneko postre onena gisa izenda dezakete. Erle Lagunek ekimenean parte hartzera animatzen dute.

Iaz bi lagun saritu zituzten txapelketa honetan; txapeldun ordea herritarra dugu, Maite Urkiola.

2014ko Erle Eguneko sarituak

Ezti iluna

Alejandra Gomez (Donamaria)

Iñigo Erauskin (Berrobi)

Ezti argia

Markos Pagola (Ereñozu)

Federico Villafranca (Iruñea)

Mila-lore

Anastasio Mujika (Legazpi)

Celedonio Askasibar (Zarautz)

Gozogintza

Sara Caballero

Maite Urkiola